XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alejandria'ko Klemente'k, apostoluekaz joaten ziran emakumeak aipatzen dauz, Jauna'ren dotriña andrazkoei irakasten eutsienak.

Beraz, au oartzen dogu, au dogu nabari: - emakumeak mixio-apostolutzan parte artzen dabela; kerygman eta katekesisen, alegia.

- batez be, emakumeen artean eta komunidade batzarretik aparte.

Profezia (Apostoluen garaian, emakumeak ministerioan parte artzearen bigarren alderdia).

Aurreneko komunidadetan, andrazkoen profetalana aitortua da: - Bidalien Egiñetan, Pelipe'ren lau alabak profeta ageri dira (21,9).

- Pablo deunak (i Cor. 11,4-5), andrazkoen profeta-lana gizonen malla berean Jartzen dau.

Eta profeta berba orrek, itun Barrian ez dau bakarrik Jainkoz argitua esan gura.

Profeta, komunidade-barruan eginkizun bat daukan norbait da.

Mixio-lana ez, bezela, ministerio au kristiñau batzarre-erdian egiten da.

Au esateak ba-dau bere zailtasuna.

Beste toki batzuetan, San Pablo'k berak diñotse emakumeai ixilik egoteko eleizan.

Au, besteagaz ez datorrela ondo dirudi.

Aita Daniélou'ren eritxiz, bai.

Bi egite ezbardiñak dira.

Pablo deunak uzten ez dautsena, eleizan irakastea da.

Otoitza Profetari egokitzen yakona bereiziki otoitz-egitea da.

Orduan, Pablo deunak diñoanez (Tim. 2,8-9), ba-dau emakumeak eskubidea otoitz nagusian parte artzeko.

Didaskalian, gauza bera esaten da: batzarrean otoitz-egin, bai; irakatsi, ez.

Irakatsi, ortik kanpo.

Jarraitu dautso orreri Eleiza'k, monjaen liturji-abestian, monjak zuzendu ta egiña.

Itziko leuke bere Eleiza'k, abade parroki baten, komunidadearen otoitza zuzentzea, emakumeak liturji-otoitzetan parte artzea osoki tradizionala bait-da.